Granel, itzulera naturalera

Granel saltokiak ontziratzea kentzen dio ontziratutako produktuari kale itsu batera eraman gaituen bidean atzera egiteko: zer egingo dugu horrenbeste hondakinekin?

Izurra izurtu dugu kontsumoan: paketeak beste pakete batzuen barruan, beste pakete handiago baten barruan pack familiar bat osatzeko, zeina erabilera bakarreko plastikozko poltsa batean eramango baitugu etxera. Zentzugabekeria hutsa!  Eta horrek arazo larri honen aurrean kokatzen gaitu: zer egin horrenbeste hondakinekin. Konponbide bat aurkitu beharrean gaude.

Merkataritzako hainbat ekimenek beste noranzkorantz egiten dute bidea, naturalaren aldeko gustua berreskuratuta.

Granel enpresak bezala, adibidez. Egoitza soziala Katalunian du, eta elikagaiak soltean saltzen dituen Europako lehen saltoki-sarea sortu du. Hau da, plastikozko hondakinak sortzeari uko egin dio. Haren frankizietako bat Iruñeko Iturrama kalean dago.  Maiteren proiektu pertsonala da Granel: “Pentsatzeko eta mundua ikusteko nire moduarekin guztiz bat zetorren” negozio-mota baten aldeko apustua egin nuen.

Hauek guztiak aurkitu daitezke formatu horretan Granel saltokian: pastak, zerealak, olioak, mota guztietako arrozak, gatzak, espezieak, kafea, tea, infusioak, azukrea, irinak, lekaleak, fruitu lehor eta deshidratatuak…. Elikadura ekologikoa eta hurbila bultzatzeaz gain, erosketa arduratsua, kontsumo jasangarria eta hondakinen murrizketa sustatzen dituen saski zabal-zabala.