Berritzaileak gaur; arduratsuak bihar

Sariak eskola-proiektu berritzaileei

Gaur ikasleak dira, baina bihar haien esku egongo dira ingurumenaren inguruko erabakiak. Horregatik, gaurtik aurrera hondakinen kudeaketa baliabidetzat jotzea, eta ez arazotzat, erronka garrantzitsu bati aurre egiteko behar den aldaketa sozialaren bermea da: 2027. urterako, hondakinen % 12 murriztea eta etxeko hondakinen % 75 birziklatu eta berrerabiltzea.

Nola azaldu zertan datzan ekonomia zirkularra? Zergatik dakar behar bezala birziklatzeak onura zuzena gure ingurunerako? Helduoi helaraztea zaila egiten zaiguna, irudimen handiarekin eta proiektu berritzaileen garapenean sormena aplikatuz konpondu dezakete gazteek. Horixe erakutsi dute Hondakinen prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra sustatzeko Bulegoak deituta hondakinen inguruko proiektu berritzaileen deialdira aurkeztu diren proiektuek.

Aurtengo deialdian, Nafarroa osoko 21 ikastetxek parte hartu dute, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zein Lanbide Heziketako kategorietan. Haietako bakoitzak akonpainiamendua eta hondakinen zein komunikazioaren inguruko prestakuntza espezializatua jaso ditu proiektuak garatzeko, hala nola haziak landatzea konpostarekin, hiri-altzariak birziklatutako plastikoarekin fabrikatzea eta eskolako jangelan sortutako materia organikoa murriztea.

Aurkeztutako proiektuen artean, honako ezaugarri hauek baloratu dira: berrikuntza, sinergiak sortzeko eta haren eragin-eremua ikastetxetik haratago hedatzeko ahalmena, eta eragin positiboak izatea hondakinen kudeaketan, ikastetxean eta udalerrian.

Sari-banaketa ekainaren 7an izan zen, Hezkuntza Departamentuan, Hezkuntzako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuetako  María Solana eta Isabel Elizalde jarduneko kontseilariak bertan zeudela. Etapa bakoitzeko (Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa) bi sari eman ziren. Taldean egiteko jarduera bat eman zitzaien aukeran (mendi-ibiliak, rafting, abentura-parkeak).

Sarituek, gainera, beste sari bat jaso zuten, ikastetxerako proiektuaren helburuak garatzen laguntzeko. Gainera, aipamen berezia eman zitzaien hiru ikastetxeri: BokatONa bana, eguneroko hondakinak murrizteko helburuarekin.

Kategoria bakoitzean saritutako ikastetxeak honako hauek izan dira:

LEHEN HEZKUNTZAKO KATEGORIA

BIGARREN HEZKUNTZAKO KATEGORIA

LANBIDE HEZIKETAKO KATEGORIA

entrega de premios