ReciclAPP-BirziklApp eguneratzen

Eguneratu berri dugu hondakin bakoitza non utzi behar den jakiten laguntzen dizun aplikazio mugikorra, informazio gehiago eta prestazio hobeak emanda.

2015ean jaio zen, hondakin bakoitza non utzi behar zen argitzeko, eta 2019an eguneratu berri da, tresna bizkor eta osoagoa izateko; ReciclApp-i esker, hondakin guztiak iristen dira dagokien helmugara.  ReciclApp-i esker, hondakin bakoitza bere helmugara

Jada deskargatzeko moduan dago ReciclApp-BirziklApp aplikazioaren bertsio berria. Nafarroako Gobernuak sortu zuen, 2015ean, herritarrei hondakinei buruzko informazio zehatza emate aldera: non utzi behar zen hondakin mota bakoitza, zehazki .

Hobekuntza teknologikoak, hala nola push jakinarazpenak, sistema eragile mugikorren (Android 8 eta IOS 11) bertsio berrietarako egokitzapena eta estetika berri samarra dakartza aplikazioak orain.

Horrez gain, web-aplikazioa ere garatu da, eta app-ak eskaintzen duen informazio berdina dago eskuragarri han.  https://www.reciclapp.navarra.es/

BirziklApp-ak hondakin bakoitzaren helmuga zein den argitu eta ekipamendu espezifikoak non dauden erakusten du, hala nola garbiguneak, pila eta arropetarako edukiontziak edo mankomunitate bakoitzeko bestelako zerbitzuak. Hondakinen xedearen berri ere ematen du; izan ere, birziklapen-prozesua erakusten du hainbat ikus-entzunezkoren bidez. Komunikazio-tresna sendo gisa ere egituratzen ari da aplikazioa, mankomunitate bakoitzeko gorabehera-departamentuarekin harremanetan jartzeko aukera ere ematen baitu.

Nafarroako Gobernuak hondakinak kudeatzeko sistema integratuekin, Ecoembesekin, Ecovidriorekin eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko sistema integratuen entitate kudeatzaileekin (Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Ecotic, Europako Birziklatze Plataforma -ERP eta Tragamóvil) dituen hitzarmenen esparruan garatu da tresna; Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak garatu ditu sistema integratu horiek. Nafarroako hondakin-mankomunitateen kolaborazioa ere badu.