“Escape room” bat egingo dute Nup-en aste honetan, hondakinak behar bezala kudea daitezen bultzatzeko

Unibertsitateak, Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak antolatu dute ekimena

“Escape room” bat egingo dute aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusekoikasgelategiko 09 ikasgelan (astelehenetik ostiralera, otsailaren 18tik 22ra). “Escape room” edo ihes gela hori hondakinei buruzko abentura-jolas bat da, eta Unibertsitateko komunitateko kideei kontzientzia harrarazi nahi die hondakinak birziklatu beharrari buruz. Ikasleek, irakasleek eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek dute parte hartzeko aukera. Hartara, konturatuko dira hondakin gutxiago sortuz gero eta behar bezala bereiziz gero ate asko zabalduko dituztela, eta, ingurumenaren aldeko konpromiso sozial bat izateaz gainera, legezko betebehar bat dela.

Aste honetan egingo da ihes jolasa ikasgelategiko gela itxi batean (09 ikasgelan), eta talde bakoitzak denbora tarte bat izango du enigma argitu eta gelatik ihes egiteko (30 minutu gehienez). Jolasaren helburuarekin bat etorriz, erabilitako materialez eginak daude erronka, lekua eta materiala. Bost laguneko taldeak osatzen dira ihes jolasean aritzeko, eta 11:00etatik 17:00etara har dezakete parte. “Bereizi eta birziklatu, aterak irekiko dizkizu-eta” izeneko kanpainaren parte da ihes jolasa, eta azpimarratzen du oso garrantzitsua dela hondakinak arlo guztietan bereiztea. 50eko hamarkada bukaerako suspenseko filmetan inspiratutako estetika du kanpainak.

Hondakinak hobeki kudeatzeko NUPen ekimenaren adibide bat da. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoarekin elkarlanean ari da NUP, GAN-NIK Nafarroako Ingurumen Kudeaketako enpresa publikoaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen bidez. Horiez gainera, hondakinak kudeatzeko sistema integratu hauek ere laguntzen dute kanpainan: Ecoembes, Ecovidrio, Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Ecotic eta Europako Birziklatze Plataforma (ERP) eta Emauseko Trapuketariak.

Gehiago irakurri

Hondakinak ongi bereizi behar ditugu NUPen birziklatzeko

Hondakinak gaika biltzeko zakarrontziak, NUPeko Arrosadiko campusean

NUPek dagoeneko jarri ditu eraikinen kanpoaldean ontziak eta hondar organikoak botatzeko zakarrontziak. Arrosadiko campuseko eraikin gehienen barnealdean ere gaikako zakarrontziak daude: hondakin organikoak, ontziak, papera eta kartoia, eta errefusa bereiz biltzeko. Kafetegian eta jantokietan ere banandu egiten dituzte materia organikoa eta beira.

Beste zenbait edukiontzi ere badaude Unibertsitatean, batzuk pilak eta tonerrak biltzeko, beste batzuk, berriz, fluoreszenteak eta gailu elektrikoak eta elektronikoak jasotzeko.

Azaroan, prestakuntza-ikastaro bat eman zitzaien kafetegiko, jantokietako eta garbiketa-zerbitzuetako arduradunei, gero zerbitzu horietako langileei edukiaren berri eman diezaieten.

Hondakinak gaika biltzeko ekimenean, eraikin guztietan jarriko ditu NUPek birziklatzeko zakarrontziak.

Kanpoko zakarrontziei dagokienez, Iruñeko eta Tuterako campusetako eraikin guztien kanpoaldean jarriko dira, eta hondakin mota gehiago bereizteko aukera emango dute: hiru hondakin mota orain arteko bien ordez, hau da, ontziak, hondar organikoak eta errefusa.

Sortzen diren hondakinak zakarrontzi egokietara botatzeko, informazio kartelak jarriko dira eraikinen barnealdean hondakin bakoitza non utzi adierazteko, eta zenbait programa antolatuko dira jendeak informazio eta kontzientzia handiagoa har dezan gai honi buruz.

Hondakin gutxiago sortzea eraikinetan

Jasangarritasunaren aldeko apustuaren beste adibide bat da NUPek iturri baten altuera igoko duela eraikinetako komun guztietan, jendeak ur botilak bete ditzan. Hartara, hondakin gutxiago sortuko dira, eta Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 17/2018 Foru Legearen 24. artikulua beteko da. Uraren erabileraren inguruko beste neurri bat da Unibertsitateko kafetegi guztietan ur basoak eta pitxerrak daudela dohainik hartzeko.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 17/2018 Foru Legearen helburuak dira, batetik, 2027rako % 12 hondakin gutxiago sortzea eta, bestetik, hondakinak bereiztea gehiago eta hobeki birziklatzeko, batez ere materia organikoa; izan ere, 2022tik aurrera nahitaezkoa izango da materia organikoa beste hondakinetatik aparte biltzea. Bestalde, 2027rako, etxeetako eta saltokietako hondakinen pisuaren % 75 berrerabili eta birziklatu beharko da, birziklatzeko modukoak badira (papera, metalak, beira, plastikoa, biohondakinak eta abar).

Entitate publikoentzat beste neurri batzuk ezarriko ditu lege horrek, besteak beste, edateko uraren iturriak instalatzea edo behin baino gehiagotan erabiltzeko ur ontziak ematea. Izan ere, behin bakarrik erabiltzeko ur botilak erosteko aukera kenduz gero, plastikozko hondakin gutxiago sortuko da, eta hondakinak kudeatzeko planak diseinatuko dira plastikozko botila gutxiago bota daitezen eta gaika bil daitezen.

Jarduera horiek guztiak bat datoz Ekonomia Zirkularraren Nafarroako Agentziaren printzipioekin eta helburuekin, zeinak jendaurrean jarrita baitaude orain. Ekonomia zirkularra jasangarritasunaren aldeko eredu ekonomiko berri bat da, eta helburutzat ditu baliabideak ahal bezainbat aprobetxatzea, ahalik eta hondakin gutxien sortzea, eta ahalik eta denbora luzeenean erabiltzea produktu, osagai eta baliabideak. Ekonomia zirkularrak, ingurumenari mesede egiteaz gainera, aukera asko ematen ditu aurrezteko, garapen ekonomiko eta sozialerako eta, batik bat, enplegua sortzeko.

Un juego de “escape room” divulga  en la UPNA la correcta gestión de los residuos

El aula 09 del Aulario del campus de Arrosadia de la Universidad Pública de Navarra (UPNA) en Pamplona acoge desde hoy, lunes 18 de febrero, hasta el próximo viernes, día 22, un “escape room” o juego de aventura ambientado en los residuos y cuyo objetivo es sensibilizar sobre esta temática y acercarla a la comunidad universitaria. Las personas participantes en esta propuesta (estudiantes, profesorado y personal de Administración y Servicios) podrán descubrir que reducir los residuos generados y separarlos correctamente para su posterior reciclaje, además de un compromiso social y ambiental y de una obligación legal, les puede abrir muchas puertas.

El juego de “escape room” se desarrollará durante esta semana en un habitáculo cerrado dentro del aula 09 del Aulario, donde cada grupo dispondrá de un tiempo limitado (máximo de treinta minutos) para resolver el enigma y conseguir salir. Tanto el reto como el espacio y los materiales estarán elaborados con materiales recuperados, en consonancia con su objetivo. El juego de escape, que estará abierto de 11 a 17 horas para grupos de cinco personas, forma parte de la campaña “Separa y recicla. ¡Te abrirá puertas!”, que apoya el mensaje incidiendo en la importancia de separar en todos los ámbitos, con una estética inspirada en las películas de suspense de finales de los años 50.

Con esta idea, la UPNA continúa con su apuesta por la mejora de la gestión de sus residuos, que está llevando a cabo en colaboración con la Oficina de la Prevención de Residuos e Impulso a la Economía Circular del Gobierno de Navarra, a través de la empresa pública Gestión Ambiental de Navarra (GAN-NIK) y la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona. Esta iniciativa conjunta cuenta, además, con la colaboración de los sistemas integrados de gestión Ecoembes, Ecovidrio, Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Ecotic y la Plataforma Europea de Reciclaje-ERP y el apoyo de Traperos de Emaús.

Leer más

Separar correctamente para reciclar en la UPNA

Papeleras diferenciadas para residuos en el campus de Arrosadia de la UPNA

La UPNA dispone ya de nuevas papeleras diferenciadas en el exterior de los edificios universitarios para envases y restos orgánicos. En el interior de la mayoría de los edificios del campus de Arrosadia en Pamplona, se han colocado papeleras diferenciadas para separar residuos orgánicos, envases, papel-cartón y la fracción resto. Además, se separan la materia orgánica y el vidrio en las Cafeterías y Comedores.

Asimismo, toda la Universidad cuenta con contenedores para la retirada de pilas y tóner, y se almacenan fluorescentes y aparatos eléctricos y electrónicos, entre otros residuos, para su reciclaje.

El pasado noviembre, como parte de esta iniciativa, se realizó una formación dirigida al personal responsable de Cafeterías y Comedores y de limpieza para su posterior difusión entre su personal.

Como actuaciones de continuidad en este ámbito, la UPNA tiene previsto completar la colocación de conjuntos de papeleras de reciclaje en todos los edificios universitarios.

En relación con las papeleras exteriores, se ha previsto ampliar la tipología de residuos que se pueden separar, pasándose de los dos tipos actuales a tres (envases, residuos orgánicos y fracción resto de residuos), y completar su dotación en los campus universitarios de Pamplona y Tudela.

Con el fin de que el vertido de los diferentes tipos de residuos que se generan sea el adecuado, en el interior de los edificios universitarios se desplegarán carteles informando sobre dónde depositar correctamente cada residuo y se programarán diversas actuaciones que tiendan a mejorar la sensibilidad y el conocimiento de las personas sobre esta materia.

Reducción de residuos en edificios universitarios

Siguiendo en esta línea de sostenibilidad, la UPNA está procediendo a elevar la altura de uno de los grifos en todos los baños de los edificios universitarios, con el fin de que la comunidad universitaria y otras personas ajenas a ella que accedan a sus instalaciones puedan rellenar sus botellas de agua. De esta manera, se minimizará la generación de residuos generados, en cumplimiento del artículo 24 de la Ley Foral 14/2018, de Residuos y su Fiscalidad. Esta medida se complementa con la disposición gratuita de jarras de agua y vasos en todas las cafeterías de la Universidad.

Esta iniciativa se alinea con los objetivos de la Ley Foral 14/2018 de Residuos y su Fiscalidad, que establece, entre otras cuestiones, la necesidad de reducir, para 2027, los residuos que se generan en un 12% y separar para reciclar más y mejor, especialmente, la materia orgánica, cuya recogida selectiva será obligatoria en 2022. Además, en ese mismo año 2027, la reutilización y el reciclado de las fracciones reciclables de los residuos domésticos y comerciales (papel, metales, vidrio, plástico, biorresiduos, etc.) deberá alcanzar, como mínimo, el 75% en peso.

Para las entidades públicas, esta ley contempla también otras medidas, como la instalación de fuentes de agua potable o el uso de agua en envases reutilizables, con el fin de aminorar los residuos plásticos generados, al suprimirse la venta de agua en botellines de un solo uso, así como la redacción de planes de gestión de residuos para fomentar su reducción y recogida selectiva.

Todas estas actuaciones van en consonancia con los principios y objetivos de la Agenda Navarra de Economía Circular, actualmente en exposición pública. La economía circular es un nuevo modelo económico para la sostenibilidad, que busca el aprovechamiento máximo de recursos y la generación mínima de residuos, en el que los productos, componentes y recursos, en general, mantienen su utilidad y valor. El impacto de la economía circular, además de beneficios ambientales, supone un importante potencial en términos de ahorro y de desarrollo económico y social, especialmente, en oportunidades para la creación de empleo.