Ekitaldi gehiago hondakin gutxiagorekin

Frogatuta: posible da ekitaldi handietan hondakinak murriztea eta birziklatzea

Ekitaldi handiak bukatu ondorengo irudi hura, zorua plastikozko hondakinez beteta eta erabilera bakarreko baxerez betetako edukiontziak agertzen zirenekoa, iraganeko kontua izango da laster. Izan ere, ekimen askok frogatu dute posiblea dela egitea ekitaldiak erabilera bakarreko hondakinik sortu gabe (garbiketa izango da haren emaitza ikusgarriena) eta hondakinak hobeto birziklatzea.

Orain dela gutxi estreinatu den 2019/904 Zuzentaraua k erabilera bakarreko plastikoak Europan nabarmenki murriztea du helburu; Nafarroako Gobernua, bestetik, Hondakinen eta haien Fiskalitatearen 14/2018 Foru Legearen bidez (orain dela urtebete onetsi zen), ekitaldi eta hondakinei buruzko araudi bat definitzeko lanean hasi da, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoaren eskutik.

Horretarako, hainbat entitaterekin lanean ari da kirol-, kultura- edo festa-alorrean jada sendotuta dauden ekitaldietan jasangarritasun-neurri batzuk ezartzeko helburuarekin. Egingo den araudirako orientazio gisa baliagarri izango dira.

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutua, Lerineko BTT Ibaigorri, Leitzako EHME edo, laster, Arguedasen egingo den Espainiako BTT XCO/XCE lehiaketa eta Iruña eta Gares arteko P2Pa kirol-probetako antolaketa-taldeak eta Araxes Garaiko, Mendialdeko eta Jurramendiko mankomunitateak dira Prebentzio Bulegoaren proposamenari baietz esan dioten entitateetako batzuk.  Bestalde, beste festa-ekitaldi batzuetako antolakuntzek ere bat egin dute hondakinen prebentzioaren aldeko mugimenduarekin; haien artean, NUP-eko karpa eta NCIDO, Nafarroa Arena pabiloia kudeatzeko arduraduna, daude.

Esperientzia horiek guztiak salakuntza-banku interesgarria zian dira, oso emaitza itxaropentsuak erakutsi baitituzte. Izan ere, frogatu da beharrezkoa eta posible dela erabilera bakarreko plastikoak gutxitzea, baita ere janari-xahuketa saihestea eta ahalik eta gehien birziklatzea edozein ekitaldi motatan.  Adibide gisa, hauek dira datu adierazgarri batzuk:

  • BTT Ibaigorri kirol-probak, Lerinen, hondakinen % 40 murriztea lortu zuen, eta  asko hobetu zuen hondakinen bereizketa aurreko urtearekin alderatuz.
  • EHMEko (Euskal Herria Mendi Erronka) azken edizioan, plastikozko 8.500 botila indibidual eta erabilera bakarreko 1.000 janari-ontzi erabiltzea saihestu zen.
  • Karpako edalontzi berrerabilgarriei esker, erabilera bakarreko 40.000 edalontzi gutxiago erabili ziren.

Ekitaldi horietan ezarritako neurriek hondakinen murrizketarekin dute zerikusia, eta baita ere beste ekintza batzuen sustapenarekin, adibidez, iturriko ura kontsumitzearekin (Uraren Tabernaren instalazioaren bitartez), janari gutxiago botatzearekin eta hondakinen birziklapena bermatzearekin, bereizketa sustatuta.  Azken lan horren ardura mankomunitateek hartu dute beren gain, eta, horrela, hondakinen gaikako bilketa bermatzen dute.

Baxera eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea eta ura eta edari isotonikoak banatzeko 30 eta 50 litroko bidoiak erabiltzea izan dira murrizketarako ezarritako ekintzetako batzuk.  Halaber, elikagaiak soltean, ontziratu gabe jarri ziren kirol-probetako hornidura-guneetan, eta ontzi konpostagarriak erabili hamaiketakoetarako.  Laster, zinta konpostagarriak erabiliko dira proba gisa zirkuituak markatzeko.

Ekimen horiek Ecoembes, Ecovidrio, Ambilamp,  Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum eta Ecotic sistema integratuen eta Europako Birziklatze Plataformaren laguntza izan dute.

Edalontzi berrerabilgarriak, bandera-ontzia

Edalontzi berrerabilgarrien erabilerak eta birziklapenerako bereizketak markatu zuten neurri jasangarrien sarrera ekitaldietan.  Gaur egun, esan dezakegu zabalduta dagoen jardunbide  bat dela; orain, izaera sozialeko osagai bat gehitzen zaio.

Ekitaldiak antolatzen dituzten entitate askoren eta Varazdin Fundazioaren arteko elkarlana da. Varazdin Fundazioa irabazi-asmorik gabeko gizarteratze- eta laneratze-enpresa bat da, eta baxerak garbitzeaz arduratzen da higiene- eta osasun-berme guztiekin, berriro erabili daitezen.  Fundazio hori AENOR entitateak edalontzi berrerabilgarriak garbitzeko ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu duen enpresa bakarra da herrialde guztian.

Hedatzen ari den neurri bat da, eta geroz eta ekitaldi gehiagotan ikusiko dugu.  Izan ere, laster, Iruñeko Udalak berriro ere martxan jarriko du datozen sanferminetarako, ostalaritza-establezimenduekin koordinatuta.

Iruñeko Udalak edalontzi berrerabilgarriak ingurumenean dituen ondorio positiboak eta hiritargoaren eta ostalaritzaren parte-hartzea bultzatzen duen komunikazio kanpaina bati ekin dio. ‘Del otro vaso paso, Aski dut batekin’ goiburuarekin, kanpainak edalontzi honen erabilpena sustatu eta, aldi berean, erabili eta botatzeko plastikorik gabeko kultura baten alde ekin nahi du.

Aurreko urtean bezala, edalontzi berrerabilgarri bakar bat egongo da eskuragarri hiriko espazio guztietan. Guztira 80 establezimendu inguruk parte hartuko dute: tabernak, udal lagapenak (Foru enparantzan eta Labrit frontoian daudenak, adibidez), gune kolektiboak, etab.

Kanpaina honek hiritargoa parte-hartzera eta eragitera deitu nahi du. Hiritargoa baita, azken finean, jaien protagonista eta jai hauek jasangarri bilakatzeko eragile nagusia.

Ekitaldien antolaketa erronka nagusietako bat da inguruneko jasangarritasunerako neurriak ezartzeko unean.  Pertsona asko leku batean elkartzeak dakarren inpaktuaz gain, ekitaldiko parte-hartzaileen artean ezarritako praktika onak modu masiboan hedatzeko eskaintzen duen aukerarengatik ere, praktika horiek beste ekitaldi batzuetan ere egitea proposatu ditzaketelako.

Ekonomia zirkularraren bultzadaz mugitzen den mezu bat.

HONDAKINIK GABEKO EKITALDIEN GAKOETAKO BATZUK

Hondakinen prebentzioa. Hondakin gutxiago eta horiek dituzten osasunerako nahiz ingurunerako arriskutsuak diren substantzia gutxiago sortzea (paper gutxiago erabiltzea, iturriko ura erabiltzea ahal den heinean, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak kentzea, etab.).   Hondakinei buruzko Foru Legeak % 12 hondakin gutxiago sortzeko beharra mahaigaineratu du 2027. urterako.

Janari-kopuruak neurtzea janari gutxiago botatzeko

2020an desagertu beharko duten produktuak (Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legea)

  • Plastikozko poltsak, konposta egiteko balio dutenak izan ezik
  • Erabilera bakarreko plastikozko plater, edalontzi, katilu eta erretiluak, biodegradagarriak direnak izan ezik.
  • Dosi bakarretan edo material ez-birziklagarriekin fabrikatutako erabilera bakarreko kapsulatan ontziratutako produktuak

Europan 2021. urtean debekatuko diren erabilera bakarreko plastikozko objektuak (2019/904 Zuzentaraua):

  • Mahai-tresnak eta platerak
  • Lastotxoak eta edari-irabiagailuak
  • Puxikak eusteko erabiltzen diren makilatxoak
  • Poliestireno hedatuko ontziak (kortxo zuria): jateko prest dauden janarietarako, berehala jan beharrekoak lekuan bertan edo eramateko, edariak eta edalontziak, haien tapak eta tapoiak barne.

– Berrerabilera. Produktuen bizitza baliagarria luzatzea.

– Birziklatzeko bereiztea

  • Gaikako bilketarako ontziak edukitzea, gutxienez, materia organikorako, ontzi eta materialetarako, paper eta kartoirako, eta errefuserako.
  • Bereiztea gehiago eta hobekiago birziklatzeko, gaur egungo birziklapen-mailak bikoizteko, bereziki, materia organikoarena, zeinaren gaikako bilketa derrigorrezkoa izango den 2022. urterako. (*) (14/2018 Foru Legea)

(*) Oharra.  2010. urteari dagokionez

– Emaitzak neurtu ezarritako neurrien emaitzak ikusteko eta zabaldu ahal izateko

– Komunikatu, komunikatu eta komunikatu zer eta zergatik egiten den antolakuntzari eta bertaratutako jendeari

– Ekimenean parte hartutako pertsona eta entitate guztiak ekimenean nahastu eta haien erantzunkidetasuna sustatzea.