Erabilera bakarreko plastikoeei betiko agur esatea hoberena da.
Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legeari esker, azkenean, erabilera bakarreko plastikoei eta birziklatu ezin diren materialekin egindako monodosi edo-eta kapsulei agur esaten diegu; beren salmenta debekatzen da.
AGUR ESAN!
Orain ezingo duzu ez erosi, ez erabili.








Zer alternatiba iraunkor proposatzen ditugun?
Jakingo duzunez, hondakin onena sortzen ez dena da; beraz, aukera nagusi bezala beti produktu berrerabilgarriak aukeratzea proposatzen dugu. Erabilera bakarreko produktuak ezinbesteko badira, material birziklagarriaz egindako produktuak proposatzen ditugu, hau da:
Mahai tresnak
Lehen aukera bezala metalezko edo zurezko mahai tresnak, ezin bada, banbuzkoak erabil ditzakegu, adibidez.
Makiltxoak
Baxera edo ontziteria, hobeto lauzazkoa. Aukera biodegradagarriak, banbuzkoak edo plastiko konpostagarrizkoak daude.
Lastotxoak eta edarien irabiagailuak
Lastotxoak ez dira beti beharrezkoak. Erabili behar badituzu, aukeratu metalezkoak edo kristalezkoak. Kartoizkoak edo banbuzkoak ere badira. Gauza bera gertatzen da edarien irabiagailuekin ere.
Baxera
Baxera edo ontziteria, hobeto lauzakoa. Aukera biodegradagarriak, banbuzkoak edo plastiko konpostagarrizkoak daude.
Mahai tresnak
Lehen aukera bezala metalezko edo zurezko mahai tresnak, ezin bada, banbua erabil dezakegu, adibidez.
Kapsulak eta monodosiak
Kapsuletan edo monodosietan, berriz erabil daitezkeen beste hainbat aukera daude, batzuk oso ezagunak, beste batzuk ez hainbeste. Erabilera bakarrekoak hautatu behar badituzu, material birziklagarriz edo biodegradagarriz egindakoak izan daitezela.
Zergatik esan nahi diogu agur plastikoari?
Gure itsasoak kutsatzen dituzten hondakin guztien %43, erabilera bakarreko plastikozko 10 artikulu motatatik dator, hain zuzen ere lehen aipatu ditugunetatik.
Hondakin horiek inpaktu oso negatiboa dute ekosistemetan, biodibertsitatean eta giza osasunean. Naturan amaitzen dira erabiltzen bukatzen dugun bezain laster, eta ohikoena gure hondartzetan agertzea edo gure ozeanoen urpean gelditzea da.