Eraikuntza sektoretik datozen hondakinen taldeak EEHak, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak (obra-hondakinak) eta induskatutako mineral naturalak (indusketako lurrak) hartzen ditu baitan. Hondakin mota horrek legedi propioa du, eta, horri esker, sorrera-guneak erregistratu eta birziklapen-indizeak handitu dira; hala ere, 2017-2027 PRNak ezarritako helburuak urrun daude oraindik.

  •  Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea
  • 23/2011 Foru Dekretua: Nafarroa mailako eraikuntza eta eraispeneko hondakinen produkzioa, jabetza eta kudeaketa erregulatzen ditu, eta 2011ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua garatzen du (eraikuntza eta eraispeneko hondakinen produkzioa eta kudeaketa erregulatzen ditu).
  • Urriaren 10eko APM/1007/2017 Agindua, betetze-operazioetan edo sortu zirenekoetan ez beste obra batzuetan erabiltzeko induskatutako material naturalen balorizazio-arau orokorrei buruzkoa.

EEH
Planaren helburuek, 2018rako, EEHak % 65 balorizatzea eta % 35 ezabatzea ezartzen zuten, baina datuek erakusten dute, 2018an, sortutako hondakinen (292.685 tona, 2010az geroztik goranzko joeran) % 59 birziklatu zela: % 52 agregakin bihurtuta eta gainerako % 41a, erdi bana-edo, zabortegian ezabatuta edo leku ezezagun batean amaituta.
Helburuak ez dira bete, baina egia da 2010az geroztik balorizazioaren gorakada esponentziala izan dela, kontuan hartzen badugu garai hartan balorizazioa % 13 baino ez zela.

IMN

Induskatutako material naturalen kasuan, nabarmentzekoa da 2018an 2012an baino % 80 sorrera-datu gehiago erregistratu zirela, araudia indarrean sartu eta urtebetera. 2012ra arte, hondakin mota horien % 100 zabortegian ezabatzen zen, eta orain sortutako hondakinen % 42 balorizatzea lortu da, obretan lehengoratuz edo moldatuz. Gainerako % 52a zabortegian ezabatzen da.

Helburuak ez dira bete, baina egia da 2012az geroztik balorizazioaren gorakada esponentziala izan dela.