Ekonomia zirkularra Nafarroan

Nafarroako egoerari dagokionez, etxe-arloan bildutako TEEH-en % 87 EMAUS TRAPUKETARIEN FUNDAZIOAK Berriozarren dituen instalazioetan tratatzen da, nagusiki. Instalazio horietan berrerabili daitezkeen tresna elektriko eta elektronikoak (% 2,5) bereizi, aztertu eta konpontzen dira, eta iristen diren TEEH-en % 61 birziklatzen da. Tresnen gainerako % 36 beste birziklapen-zentro espezializatuetara bidaltzen dira, adibidez, Agoitzeko ASPACE FUNDAZIOA-ECOINTEGRA tratamendu-zentrora. Bertan, tresnen materialak bereizi eta txikitu, eta bigarren mailako lehengaiak lortzen dira produktu berriak egiteko, hala nola hainbat plastiko-motatako galautsak eta metal-mota ugari. Arlo pribatuan bildutako tresnak kontuan hartuta (% 13), hauxe da TEEH-en kudeaketaren balantze orokorra Nafarroan : % 87ko balorizazio-maila lortzen da bildutako tresna guztietan eta helburuak lortzen dira ia tresna-kategoria guztietarako

Halaber, nabarmendu behar da bi enpresek lan soziala egiten dutela, desgaitasuna duten pertsonen eta gizarte-bazterketa egoeran daudenen lana sustatu eta haien gizarteratzean laguntzen dutelako.