Envaseko eta birraprobetxamendua

Material konpostagarrizko ontziak, otorduen soberakinak jatetxetik etxera eramateko Soberakinak hondakin bihurtu baino lehen birraprobetxatzeko apustu segura.

Envaseko enpresak diseinatu du janari-soberakinak aprobetxatzeko aukera ezin hobea eskaintzen duen ontzi mota bat. Ontzia PLAz egina dago: artotik edo kanabera-azukretik, bestak beste, datorren plastiko ekologikoa da. Landare horien fotosintesi-prozesutik ateratako almidoia PLA pikortu bihurtzen da, polimerizazio prozesu batez bidez. Material horrekin, eta termokonformatuko teknika bat erabiliz, behin erabilita konpost-ontzian edo edukiontzi organikora bota daitekeen soberakinetarako ontzi ekologiko bat lortzen da.

“Que reaproveche/Birron egin” kanpainaren baitan, Hondakinen Partzuergoak 75.000 ontzi banatu ditu partzuergoko mankomunitate guztietako 500 ostalaritza-lokal baino gehiagotan. Horrela, nahi duenak ontzi horietako bat eska dezake lokal horietan, janari-soberakinak geroago aprobetxatu ahal izateko.

Ontzia PLAz egina dago, landare-jatorriko plastiko batez.