
Birziklatzearen inguruko mitoak ezabatzen
Zaborrilla familiak hainbat mito desegin ditu, umore handiz desegin ere.
Zaborrilla familiak umore handiz baliogabetu ditu etxean hondakinak ez bereizteko edozein aitzakiaren bila doazenen mitoetako batzuk. Hondakinen Partzuergoak familia dibertigarri horren bideoak aurkeztu berri ditu. Ez dute mito bat bera ere tente uzten, ikusiko duzu.
1 MITOA: Gero dena nahasten dute
Nafarroako mankomunitate guztiek dituzte hondakinak tratatzeko instalazioetan frakzio bakoitza sailkatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak. Instalazioan bertan edo enpresa espezializatuen laguntzarekin egiten da hori.
2 MITOA: Ez daukat bereizteko astirik
Ondo bereizteak eta gaizki bereizteak denbora berdina eskatzen dute. Erabili zure aisialdia planeta garbiago batez gozatzeko.
3 MITOA: Banatuz gero, lanpostuak desagertzen dira
Arrazoiketa guztiz kontrakoa da: zaborra nahastuz gero, ezinezkoa da berreskuratzea, eta, ondorioz, lanpostuak sortzea. WRAP UK-k egindako ikerketa baten arabera, ekonomia zirkularra zabaltzearen aldeko apustuak 160.000 lanpostu sortuko lituzke Espainian. Egungo garapen-erritmoarekin jarraituz gero, berriz, nekez gaindituko lirateke lanpostuen erdiak (81.000 lanpostu).