HONDAKIN INDUSTRIALAK
Negozio aukerak eskaintzen dituzten hondakinak
Hondakin industrialak industria-jarduerako fabrikazio-, eraldaketa-, erabiltze-, kontsumo-, garbiketa- edo mantentze-prozesuetan sortutako hondakinak dira, atmosferako igorpenak izan ezik (azaroaren 15eko 34/2007 Legeak erregulatzen ditu azken horiek). Beste hondakinek ez bezala, ez dute erregulazio espezifikorik; hondakinen erregulazio orokorraren arabera arautzen dira. Hondakin mota horien jarraipena eta kontrola desberdin egiten da arriskutsuetarako eta ez-arriskutsuetarako
Hondakin arriskutsuak
2018an Nafarroan 36.470 tona hondakin arriskutsu sortu ziren, 2010ean baino % 3 gehiago; horrek esan nahi du 22/2011 Legea ez dela bete, horren arabera 2020 urterako kantitate hori % 10era murriztu behar zelako. Europan, aldi horretan, joranzko joera ere mantendu da; beste aldetik, datuen arabera, estatuko batezbestekoa jaitsi egin da.
Hondakin arriskutsuen % 75 Nafarroan kudeatzen da, transferentziarako batez ere (% 89), eta gainerakoak (% 11) Nafarroan bertan azken tratamendua jasotzen du. Gainerako % 25a Nafarroatik kanpo kudeatzen da: erdia transferentzia-zentroetan eta gainerako % 50ak azken tratamendua jasotzen du.
Hondakin arriskutsuen kudeaketan parte hartzen duten agenteek emandako informazioa aztertuta, Nafarroan tratamendu-bide berriak identifikatu dira; Nafarroako kudeaketa-enpresentzat negozio-aukera izan daitezke, teknologia berriak sartuta edo badaudenen estaldura hedatuta. 18.636 tona hondakin arriskutsu laburbildu dira (familia nagusietakoak dira, hala nola olio industrialak, hondakin kimikoak, lohiak eta ur-olioko emultsioak eta errekuntza-hondakinak, eta azken tratamendua Nafarroatik kanpo jasotzen dute):

Kudeatzailearen laburpen-memorietatik eta Ekoizlearen urteroko aitorpenetatik hartutako informazioa (biak 2018koak dira).
* Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera.
**Nafarroan tratamendu hori existitzen da baina hondakin mota oso espezifiko baterako da soilik.
Hondakin ez-arriskutsuak:
2018an sortutako hondakin ez-arriskutsuak guztira 846.348 tona izatera heldu ziren, 2010ean baino % 21 gehiago; aurrekoen moduan, 2011ko legean ezarritako % 10eko murrizpen helburua ez zen bete. Mota horietako hondakinen joranzko joera bai Europa mailan bai estatu mailan egon da.
Sortutako hondakin ia guztiak (% 95) Nafarroan kudeatzen dira: % 50 transferentzia bidez eta gainerako % 50 azken tratamendu bidez. Nafarroatik kanpo kudeatzen den % 5 horri dagokionez, % 72k azken tratamendua jasotzen du eta % 28k bigarren transferentzia.
Hondakin mota horietan ere balizko tratamendu bide berriak sumatzen dira, Nafarroako enpresa kudeatzaileentzat negozio aukera gisa. 445.925 tona hondakin ez-arriskutsu identifikatu dira, (familia nagusietakoak dira, hala nola hondakin metalikoak, errekuntza-hondakinak, banaketa-hondakinak eta hondakin metalikoak); beste erkidego batzuetan kudeatzen dira eta tratamendua hemen egitea aztertu liteke:

Kudeatzailearen laburpen-memorietatik eta Ekoizlearen urteroko aitorpenetatik hartutako informazioa (biak 2018koak dira).
* Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera.