IRAILA PATIN GAINEAN
Uda-amaiera, patin gainean. Kirol-erronka jasangarriak.
Kirola eta ingurumena. Konbinazio bikaina udari energiaz eta erantzukizunez akabera emateko. Munduko irristaketa-maratoi gogorrenak (P2P) eta Europako Abiadurako Irristaketa Txapelketak Nafarroako Hondakinen Planaren helburuekin bat egin, eta jasangarritasunaren aldeko neurriak ezarriko dituzte maila goreneko bi kirol-ekitaldietan.
Europako Abiadurako Irristaketa Txapelketa Iruñean egingo da, abuztuaren 25etik irailaren 1era. Hiru modalitateetan jokatuko da: pista, zirkuitua eta maratoia. Hiru hauek izango dira txapelketaren egoitzak: U.C.D. Txantrea K.K.E, Antoniutti parkea eta Sarasate pasealekua. Europako txapelketa hori aitzindaria izango da mundu mailan jasangarritasun-neurrien ezarpenari dagokionez, eta, ondorioz, nazioarte mailan izango du oihartzuna.
Bestetik, eta jasangarritasunaren aldeko eredu horren beraren ildotik, P2P Zubiri-Iruña-Gares nazioarteko maratoia jokatuko da irailaren erdialdean; bi etapatan jokatuko da oraingo honetan: hilaren 14an, Zubiri-Iruña, eta 15ean, Iruña-Gares proba klasikoa. Esfortzu bikoitza, sari bikoitza, erronka garrantzitsuen pare.
Irristaketaren mundua, jasangarritasunaren buru kirolaren arloan.
Idatzi hitzordua egutegian.