Ideia konpostagarri on bat

Afortunato kapsula konpostagarriek zikloa osatzen dute, lurrera bultatzen baitituzte kafearen soberakina eta bilgarria.

Afortunato, izen egokia aukeratu zuen joan-etorriko bidea aurkitzeko. Lurretik atera zena berriro ere bertara bueltatzea ahalbidetzen duen bidea.

Joaquín Ilzarbe iruindarrak argi ikusi zuen, eta, 2017an, Cristina Huarte eta Coté Canalejo bazkideekin batera, kafe-kapsula konpostagarriak sortzen dituen negozioa irekitzearen aldeko apustua egin zuen, 14/2018 Foru Legeari aurre hartuta. Legeak honela dio: “2020ko urtarrilaren 1etik aurrera debekatuta gelditzen da dosi bakarretan edo material ez-birziklagarriekin, organikoki zein mekanikoki, fabrikatutako erabilera bakarreko kapsulatan ontziratutako produktuen salmenta.”. Bi urte geroago, Afortunato kapsulek aluminioz egindako kapsulen ezaugarri berdinak dituzte kafearen usaina eta zaporea mantentzerako orduan.

Afortunato kapsulen ontzia landare-oinarriko gaiez (glukosa, almidoia eta lignina) egindako biopolimero bat da. Material horri esker, guztiz isolatzen da edukia, eta, ondorioz, usaina eta zaporea mantentzeko baldintza egokietan gordetzen da kafea. “Erabakitasun handiz lan egin dugu kapsula hermetiko bat lortzeko, hau da, artisau-txigorketaz egindako kafe zoragarriaren usaina eta zaporea azaleratuko dituen kapsula bat”, azaldu du kafe-adituak.

Ingurumena zaintzea zen negozioaren beste apustuetako bat. “Hasieratik izan genituen kapsula konpostagarriak buruan”, esan du negozioaren arduradunak.

Pozgarria da kapsula edukiontzi marroian bota dezakegula eta multzo osoa denbora gutxian konpost bihurtuko dela jakitea. Inolako hondakin toxikorik gabe, kafe-aleak jaio ziren lekura bueltatzeko: lurrera”.

Kafe-hondarrak lurra ongarritzeko, landare-jatorriko materialez egindako ontziak, edukiontzi marroira bota daitezkeenak… Gustu eta kontzientzia zorrotzentzako ekimena, aho-zapore ona uzten duena.

CAFE