Ontziteria berrerabilgarria, ingurumenerako adeitsuagoa
Ospakizunak ez dira xahutzearen sinonimoak, erabili eta botatzeko plastikozko piezak erabiltzeari dagokionean ere ez. Gaur egun, adeitsuago jokatzen da ingurumenarekin herrietako festetan eta mota guztietako ekintzetan, ontziteria berrerabilgarria erabiltzen hasi baita.
Ontziteria berrerabilgarria erabiltzeak oso emaitza esanguratsuak eman ditu nabarmen murriztu baita erabili eta botatzeko piezen erabilera (2018ko ekainean hasi ziren ekitaldi herrikoietan erabiltzen). Hori eman zuten aditzera Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean, azaroaren 17tik 25era.
2019an, 60.000 lagunek erabili dute ontziteria berrerabilgarria. Nafarroako Gobernuak toki-entitateen eskuetan jartzen du Hondakinen Partzuergoaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen bidez. Hamar hilabete hauetan, erabilera bakarreko 500.000 plastikozko pieza (edalontziak, mahai-tresnak, platerak, katiluak…) ez erabiltzea lortu da 300 ekitaldi baino gehiagotan. Ideia grafikoago bat egitearren: pieza guztiak bata bestearen ondoan jarriko bagenitu, 80 kilometroko ilara egingo genuke.
Eskaera online
Interesatutako toki-entitateek edo elkarteek bi modutan eska dezakete ontziteria hori: Nafarroako Gobernuko Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra sustatzeko Bulegoaren webguneko inprimaki baten bidez ( eta Iruñerriko Mankomunitatean.
Zerbitzua nafarren % 100k erabil dezake; Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak ematen dute.
Bi entitateetan, 1,5 euro ordaindu behar da mahaikide bakoitzeko, eta eskatu duen kolektiboa da gerta litezkeen haustura edo galeren erantzulea. Ontziteriak hauek hartzen ditu baitan: plater sakonak, zapalak, altzairu herdoilgaitzezko mahai-tresnak (koilara, koilaratxoa, sardexka eta labana), edateko eta kaferako edalontziak, ur-pitxerrak, entsaladarako katiluak eta erretiluak.
Verazdin fundazioa arduratzen da ekintza egiteko beharrezko materiala eramateaz, eta gero bildu, higienizatu eta garbitzeaz. Noainen dago zentro hori, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak gizarteratu eta lan-munduan sartzea du helburu.
Pulsa aquí para añadir un texto