Ontzi berdina, helburu hobea lortzeko
Mendigorrian egindako saiakuntza aitzindaria
Berrerabilitako ontzi batean birziklatzea da erabilitako oliorako Gordailu, Itzulketa eta Itzulera Sistema (GIIS) aitzindariaren konbinazio ezin hobea. Sistemak ontzien prebentzioa eta erabilitako olioaren birziklapena ditu helburu.
Hasteko: beti ontzi bera erabiliko dugu, aldiro ontzi desberdina erabiltzeko beharrik gabe. Bigarrenik, sukaldean erabili den olioa biltzeko erabiliko dugu, oso garrantzitsua baita
Hori da Izarbeibarko Mankomunitateak Mendigorrian martxan jarri duen sistema. Herrian makina bat jarri du Gordailu, Itzulketa eta Itzulera Sistemaren (GIIS) probak egiteko, etxean erabilitako olioa biltzeari begira. Esperientzia pilotua da, Ekogras enpresaren eta mankomunitatearen artean egin dena; 2018an, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren PIMA eta PEMAR laguntzak jaso zituen.
Ekimenak prebentzioa, berrerabiltzea, kalitate handiko birziklapena eta materialen balorizazioa sustatzen ditu. Hondakinen kudeaketaren hierarkiaren maila desberdinak hartzen ditu bere gain, eta hasierako mailei ematen die garrantzi handiena.
Nola funtzionatzen du sistemak?
Sistemak mota guztietako ontziak biltzen ahal ditu. Makina modelo berri hori erabiltzen duenak hondakin hori biltzeko diseinatutako ontzi berezia sartu dezake, edota beste edozein motako ontzi bat ere, erabilitako olioz beteta.
Edozein ontzi sartuta ere, makinak ontzi mota homologatu bat bueltatuko du, erabilitako olioa biltzen jarraitzeko erabili ahalko duena jendeak.
Ontzi berrerabilgarria birziklagarria ere bada, eta, narriatuz edo propietateak galduz gero, berreskuratu egin daiteke, bigarren mailako lehengai bihurtuta. Gainera, braillez idatzitako argibideak ditu, ikusmen-desgaitasunen bat duten pertsonentzat.
Makina bakoitzak 200 ontzi bil ditzake, eta makinaren %80 beteta dagoenean hauteman eta abisua ematen du. Informazio horrek hondakina biltzeko ibilbidea optimizatzeko aukera ematen du.
Mota horretako ekimenek erakusten dute prebentzioa dela hondakinen kudeaketaren arazo asko konpontzeko tresnarik erabilgarriena.
