ORHI proiektua: gailurra egiten hondakinen aprobetxamenduan
POCTEFA lurraldearen mugaz gaindiko proiektua hondakin organiko eta plastikoen aprobetxamendurako soluzioen bila ari da lanean.
2.000 metroko altueratik, Orhi mendiaren gailurretik, argi eta garbi ikusten da lurraldearen sendotasuna, nekazaritzako elikagaien sektoreak ekonomian eta tokiko garapenean duen garrantzi handia agerian uzten duen lurraldearen sendotasuna.
Gailur horren izena eman nahi izan zaio POCTEFA (Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak, Garona Garaia, Ariège eta Ekialdeko Pirinioak) lurraldearen nekazaritzako elikagaien balio-katearen jardueretan materia organikoa eta plastikoa aprobetxatu ahal izateko soluzioak bilatzen dituen mugaz gaindiko proiektu bati. Proiektuan nahastutako bost lurraldetako (Euskadi-Errioxa-Nafarroa-Okzitania-Pirinio Atlantikoak) bederatzi kidek osatutako partzuergo batek sustatzen du ORHI proiektua, eta AIN (Asociación de la Industria Navarra) Nafarroako kidea da.
Europar Batasunaren datuen arabera, Europar Batasunean sortutako hondakin plastikoen %31 eta %39 bitarte (25’8 milioi tona urteko) zabortegian amaitzen da, plastiko-eskariaren %6 baino ez baitator birziklapenetik. Eta EBko elikadura-ekoizpen globalaren %20 inguru (88 milioi tona urteko) hondakin moduan amaitzen da, EBk aditzera eman duenaren arabera. Egoera horrek ekonomia zirkularrerantz daramaten soluzioak aurkitzera behartzen gaitu, hondakinak errentagarri bihurtzeko eta ekoizpen-ziklora berriro txertatzeko aukerak aprobetxatuz.
Noranzko hori hartu du, hain zuen, ORHI proiektuak, ondoko erronka nagusiak baititu: balio erantsiko produktu berriak sortzea, energia materia organikotik sortzea, eta nekazaritzatik datozen plastikoak ordeztu eta murriztea, baita elikagaien ontziratzea ere; teknologia berritzaileen transferentziaren eta negozio-eredu berrien bidez lortu behar da hori guztia.
Joan den ekainaren 18an, proiektuan nahastutako lurraldeetako bostek asmatutako 30 soluzio berritzaile baino gehiago aurkeztu ziren Baionan (Pyrénées-Atlantiques), Nafarroako Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) aurkeztutakoa haien artean zegoela, biokimikaren bidez hondakin organikoak polimero biodegradagarri bihurtzeko.
Goizeder Barberenak, CENERko biomasa arloko negozio- eta estrategia-garapenaren arduradunak, zentroak garatutako proiektua aurkeztu zuen: hiri-biofindegi zirkularra; estrategia berritzailea dakar, zeinaren helburua hondakin organikoak murriztu eta balorizatzea baita, ekonomia zirkularra lagunduko duten negozio-eredu berriak sortuta. Ekimenak nahi du kostuei dagokienez lehiakorrak izango diren bioplastiko biodegradagarriak ekoizteko prozesu jasangarriak garatu, baita aplikazio industrialetarako baliozkotu ere.

Hona hemen beste proiektu berritzaileek ekarritako soluzio batzuk: azpiproduktu organikoak pikor edo hauts bihurtzea gizon-emakumeen zein abereen elikadurarako edo ongarrirako; metanizazioa eskala txikian; ostalaritzako enpresek erabilitako olioa berreskuratzea; hondakin plastikoak produktu berri bihurtzea; edo packaging biodegradagarria eta konpostagarria sortzea.
Ekonomia zirkularrerako bidean
ORHI proiektua
ORHIk bat egiten du Europar Batasunaren barruan indarrean egongo den ekonomia jasangarri eta zirkular baterantz doazen ekimenak sustatzearekin.
Mota horretako ekimenak finantzatzen laguntzeko, Europar Batasuneko banku eta sustapen-erakunde nazional nagusiek, ekimen bateratua sinatu dute, Europako Inbertsio Bankuarekin batera, mota horretako proiektuen garapen eta ezarpena laguntze aldera; zehazki, 10.000 milioi euro bideratu dituzte inbertsiotan datozen bost urteetarako (2019-2023).
Gogoratu behar da estatu kideek Ekonomia Zirkularrari buruzko Sortan jasotako neurriak bete beharko dituztela: Hona hemen nabarmenenetako batzuk datozen lau urteetarako:
