Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina
Plastikozko poltsen gaur egungo kontsumo-mailak baliabideak eraginkortasunik gabe erabiltzea dakar. Gainera, gaizki kudeatu dira, eta horrek gure paisaia, gure ibaiak eta itsasoak plastifikatu ditu, baita mundu osoko ur ekosistemak mehatxatu ere. Poltsak Europako hondartzetan sarrien topatzen diren hamar objektuen artean daude.

Sektoreko datuen arabera, 50 mikrometro baino gutxiagoko lodiera duten 62.560 tona plastikozko poltsa (6.730 milioi unitate) jarri ziren merkatuan 2014an.
Plastikozko poltsa arinen (50 mikrometro baino gutxiagoko lodiera dute) birziklatze-tasak oso baxuak dira, eta aurreikusten da etorkizun hurbilean ez direla handituko, zailtasun tekniko eta ekonomikoak direla eta.
Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da guk plastikozko poltsak murriztu eta hobe kudeatzea, ahalik eta gehien berrerabiliz eta, ezin ditugunean gehiago erabili, edukiontzi horian botaz.
Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoa osatzen duten entitateek plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina bultzatu dute, Hondakinen Legearen alderdi jakin honen berri emateko eta kutsatzaile horien erabilera murrizteko beharraz sentsibilizatzeko.
Kanpainak komunikazio-materialak jartzen ditu merkatarien eskura. Helburua saltokiek bezeroak informatzeko elementuak izatea da, jakin dezaten plastikozko poltsak ordaintzea derrigorrezkoa izango dela haien erabilera murrizteko eta eragiten duten ingurumen-arazoa minimizatzeko, estatuko araudiak eta Hondakinen Foru Legeak xedatzen dutenari jarraiki.
Orrialde honetan, deskargatu daitezkeen bi motatako kartelak daude. Lehenengoak hiru aldaera ditu eta bezeroak sentsibilizatzea du helburu. Bigarrenak saltokiak poltsaren prezioa zehatz dezan balio du.
Gainera, erosketak egiteko poltsa berrerabilgarriak eta plastikozko poltsak ez diren beste aukera batzuk banatuko dira Nafarroako hainbat tokitan.