TEEH-en bilketaren bilakaera
Bilketa eta helburuak
2005ean tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa erregulatzeko abian jarritako araudia indarrean jarri zenean, bildutako tresnen kopurua handitzen hasi zen pixkanaka urtetik urtera, harik eta krisi ekonomikoak tresnen kontsumoari zuzenean eragin zion arte. 2013an, TEEH-en sorrera-maila txikiena lortu zen eta urte horretatik aurrera tresna horien kontsumoak gorako joera izan zuen berriro; 2018an 2013an baino % 24 gehiago erdietsi zen.
Urtero, tresna gehiago merkaturatzen dira kontsumorako; horrek esan nahi du herritarrek alde batera utzi nahi dituzten tresna erabilien eta zaharren kopurua ere handitzen dela.
Tresnen bilketak ere handitzen jarraitzen du –kontsumoa bera baino azkarrago ere Nafarroan–, baina, hala ere, datuen analisiaren arabera, ez gara bilketaren helburu minimoa betetzen ari. 2018an, Nafarroan, 3.549 tona erabilitako tresna elektriko eta elektroniko bildu ziren, hau da, 5,52 kilo biztanleko eta urteko; horien % 94 etxeetan sortu ziren. 2018ko bilketaren helburua 7,47 kilo biztanleko eta urteko lortzea zen, baina zifra hori baino % 26 gutxiago erdietsi dugu. 2019an, helburua 9,22 kilo biztanleko eta urteko lortzea da, beraz, bilketari dagokionez, lan handia daukagu oraindik egiteko.

Urtero berrikusten da estatuko tresnen bilketa-tasa minimoa per capita (MITECOk argitaratzen du), urteko merkaturatzearen arabera, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuak, mota horretako hondakinen kudeaketa erregulatzen dituen araudiak hain zuzen, ezarritako helburua lortzeko ezartzen duen helburu legala lortzeko asmoz.
Hondakin-edukiontzietan dagoena aztertuta, horietan TEEH-ak daudela ikusten da, hondar-frakzioaren edukiontzi berdean batez ere, TEEH-en kantitatea soilik % 1,14 bada ere, antza denez. Dena den, tresna-kopuru hori bide egokien bidez bilduko balitz, gaur egun ezarritako estatuko bilketaren helburua per capita beteko genuke
Etxean sortzen diren TEEH-en kategoriak banaka ikertuko bagenitu, TEEH-en 1, 6 eta 7 kategorietan jarri beharko litzateke arreta batez ere, hau da, etxetresna elektriko handiei, tresna elektriko eta elektronikoei eta kiroletarako edo aisiarako jostailu edo ekipoei dagozkienetan, hurrenez hurren, bilketaren helburu globala lortzeko. OHARRA: % 100 baino ehuneko altuagoak esan nahi du bilketaren helburua lortu dela tresna elektriko eta elektronikoen kategoria bakoitzaren merkaturatzearen arabera.

1: Etxetresna elektriko handiak; 2: Etxetresna elektriko txikiak; 3: Informatika eta telekomunikazioen ekipoak; 4: Kontsumoko tresna elektronikoak; 5: Argiztatze-tresnak; 6: Tresna elektriko edo elektronikoak; 7: Kiroletarako edo aisiarako jostailuak edo ekipoak; 8: Tresna medikoak; 9: Zainketa- edo kontrol-instrumentuak; 10: Makina saltzaileak.
Nola gaude hirugarrenekin alderatuta
EB-ko beste herrialdeetako eta estatuko batez besteko bilketarekin alderatuta, Nafarroan per capita bildutakoa horietan bildutakoaren azpitik dago.

TEEH-en sorrera tresnen (TEE) kontsumoari oso lotuta dagoenez, merkaturatzearen bilakaerak bilketarenaren antzeko joera du.

Hala ere, Nafarroako eta Espainiako merkaturatzeek joera berdina duten arren, Nafarroako bilketaren indizea estatu mailan lortutakoaren azpitik dago.
Tresnen sorrera
Gero eta tresna gehiago sortzen ditugu, herrialde garatuenetan batez ere.
Tresna elektriko eta elektronikoen (TEEH) gero eta hondakin gehiago sortzen ari gara, eta hori arazo larria da materialak alferrik galtzen baitira eta dituzten substantzia toxikoak tratamendu egoki bati jarraitu gabe ezabatzen direlako. Kalkulatzen da 2021ean, mundu mailan, 52,2 Mt tresna elektriko eta elektroniko sortuko direla, 6,8 kilo biztanleko eta urteko (errealistak izanda, milioika pertsonak ez baitute tresnarik sortuko).
Tresna elektriko eta elektronikoak (TEE) maiz aldatzen dira, nahiz eta oraindik ongi funtzionatzen duten edo konpon daitezkeen.
Halaber, fabrikatzaileek produktuak denbora baten ostean edo aldi zehatz batzuetan erabili eta gero funtzionatzeari uzteko programatzen dituzte; horri zaharkitze programatua deitzen zaio.
Mundu mailan sortutako TEEH-ak eta hazkunderako aurreikuspenak

Herrialdeen artean ezberdintasun handiak daude. Asia tresna elektriko eta elektroniko gehien sortzen dituen eskualdea da, baina europarrak gara biztanleko tresna gehien kontsumitzen ditugunak (merkaturatzea) biztanleko, batez beste 20 kilo biztanleko eta urteko (EU 28, 2016; Eurostat: Put on the Market). Baina tresna gehien biltzen ditugunak ere bagara (6,2 kilo biztanleko eta urteko (EU 28, 2016, Eurostat: Collected form households), eta tresnen % 41,2 birziklatzen dugu (2017; Eurostat: Recycling Rate). Hala ere, kalkulatzen da Europan 8 milioi tona zabor elektriko eta elektroniko ezabatzen direla inongo tratamendurik jaso gabe.

Espainian Europako batezbestekoaren azpitik gaude: TEE-en merkaturatzeari dagokionez, 14,32 kilo biztanleko eta urteko ditugu, eta TEEH-en bilketan, 5,63 kilo biztanleko eta urteko (2017; Eurostat)