Kudeaketaren balantzea eta TEEH-en kategoriaren araberako helburuak
Kudeaketaren balantze orokorrak ezagutzera eman du tresna elektriko eta elektronikoen % 2 berrerabiltzeko prestatzen dela eta % 81 birziklatzen dela. % 4 beste balorizazio-motetara bideratzen da eta % 13 ezabatzen da.
Hala ere, berrerabiltzeko eta birziklapenerako prestatzearen eta balorizazio osoaren helburuak tresna-kategoria bakoitzerako ezarrita daude.
Ondoz ondoko grafikoek islatzen duten moduan, helburuak ia kategoria guztietan lortu dira. Nabarmentzekoa da, 2018an, kontsumoko tresna elektronikoak biltzen dituen 4. kategorian ez direla helburuak lortu, aurreko urteetan lortu baziren ere.


1: Etxetresna elektriko handiak; 2: Etxetresna elektriko txikiak; 3: Informatika eta telekomunikazioen ekipoak; 4: Kontsumoko tresna elektronikoak; 5: Argiztatze-aparatuak; 6: Tresna elektriko edo elektronikoak; 7: Kiroletarako edo aisiarako jostailuak edo ekipoak; 8: Aparatu medikoak; 9: Zainketa- edo kontrol-instrumentuak; 10: Makina saltzaileak.