Nafarroak janari-xahuketaren erronkari aurre egingo dio

Bide-orria 3. lan-mahaian markatuta dago

Bazekiten gure amonek: ez da platerean ezer utzi behar, eta, are gutxiago, janaria zakarrontzira bota. Esaera horrek indarra galdu du, mundu mailako ingurumen- eta gizarte-arazo bihurtzeraino.

Soilik Nafarroan, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren kalkuluen arabera, 115.000 tona baino gehiago janari botatzen dira urtero zakarrontzira. Horietako % 42 etxeetan zuzenean botatzen dira. Nola deituko zioten hori gure amonek?

Izugarrizko xahuketa horri aurre egiteko estrategiak  alor desberdinak lantzea proposatzen du; horrela geratu da jasota Iruñean arestian egindako Janari-xahuketari buruzko 3. lan-mahaian. Bertan, elikatze-katearen sektore desberdinetako ordezkariek Nafarroako Janari-xahuketari buruzko Agenda izango dena finkatu zuten.

Aurreko bi lan-mahaietan, argi gelditu zen Nafarroa gaian erreferentzia izan daitekeela, honako ezaugarri hauek direla eta: nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia, sendotutako entitate sozialen presentzia, materiarekin dagoeneko konprometituta dagoen administrazioa, eta, bereziki, ingurumen-errealitatearen jakitun diren hiritar aktiboak izatea.  Baina, zein dira orain arte proposatutako lan-ildoak?

Lehenik eta behin, egungo egoera hobeto ezagutu behar dugu: zenbat eta zer xahutzen den Nafarroan. Hortik aurrera, beharrezkotzat jotzen da katearen parte diren sektore desberdinei zuzendutako sentsibilizazio-lana egitea, eta baita ekonomia zirkularra sustatzea ere. Hondakinen prebentzioa, entitate sozialentzako dohaintzak sustatzea eta enpresen arteko sinergiak ezartzea izango dira fluxu ekonomiko-ekologiko horren engranajearen parte. Gainera, kontuan izan beharko dira administrazioen lan eredugarria kontratu publikoetan eta balio-kateko eragileen arteko lankidetza.

Araudiari dagokionez, beharrezkotzat jo da aldatzea elikagaien balio-bizitza luzatzeko eta pizgarrietan eta ez-pizgarrietan oinarritutako sistema bat garatzea (fiskalak, ekonomikoak, etab.) sektore ezberdinetan xahuketa saihesteko.

Hondakinaren Lehenengo Astea

Estrategia hori proposatu da, beraz, eta urteko agenda prestatu da horretarako, Nafarroako Xahuketaren kontrako I. Astea ospatuko delarik irailean

reunion desperdicio
Gráfico desperdicio